
Zazpi urte bete ziren atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren aurkako operazioa hasi zuenetik: egoitzak itxi, diru funtsak bahitu eta 22 herritar auzipetu zituen Baltasar Garzon epaileak. Egun hura gogoan, Udalbiltza "beharrezko" eta "zilegi" dela aldarrikatzeko eta auzipetuen absoluzioa eskatzeko, elkarretaratzeak egin zituzten Euskal Herriko hainbat tokitan -argazkian, Bilbokoa-.
No hay comentarios:
Publicar un comentario