Para buscar este blog : poner olarizuko en el google.... y ya está
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa

viernes, 1 de julio de 2011

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatu dute

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestaziora deitu dute 2012ko martxoaren 31rako, hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatzeko, gaur Baionan egindako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

2012ko apirilean eta maiatzean Frantziako Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak egingo direla-eta deitu dute manifestazioa martxoaren 31rako. Deialdia ez da Euskal Herrira mugatzen, hizkuntza gutxituak dituzten Frantziako herrialdeko beste tokietara ere zabaldu dutelako: Herrialde Katalanak, Kortsika, Bretaina, Okzitania eta Alsaziara.

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak agerraldia Frantziako Senatuko hizkuntza gutxituen lege proposamenaren eztabaidaren ondoren egin dute, eta Senatuko eztabaida "antzerki hutsa" izan dela salatu dute. Eztabaidatu den lege proposamena hizkuntza eskubideak bermatzeko nahikoa ez izateaz gain, euskararentzako "atzerapausoa" dela uste dute. Legea "interpretazioetara irekia" geratzen dela esan dute, eta horrek neurriak gutxitzeko aukera ematen duela.

Senatuko saioaren amaieran Frantziako Hezkuntza ministro Luc Chatelek gobernuaren izenean esan du eztabaidan esandakoak biltzeko zirkularra osatuko duela.

Jose Elorrietak dio "gaurko egoera ulertzeko klabeak" azaldu zizkiola Otegik 2007an, Martuteneko kartzelan

ELAko orduko idazkari nagusia "oso gustura" atera zen ezker abertzaleko kideari espetxera egindako bisitatik, "Otegik bazekielako subiranismoa eta estrategia politiko-militarra bateraezinak direla". Elorrietak esan du Rafa Diezek "ETAren aroa gainditu beharraz" hitz egiten ziola. Epaiketako bosgarren eguna dute gaurkoa. Jokin Etxeberria Iparraldeko Batasuneko kideak azaldu du ezker abertzalearen estrategia berriari buruz aritu zirela Otegirekin Baionan 2009ko apirilean; bideo konferentziaz aritu da deklaratzen. Floren Aoizek esan du auzipetuak pertsonalki aritu zirela eztabaida sustatzen, "ez organu bezala".