Gazte askok jakin nahi dute frankismoa nolakoa izan zen. Nik ez nituen ezagutu gauza izugarriak gertatu ziren gerla eta gerla ondokoa. Nik ezagutu nuen frankismoa, jadanik egonkor ezarrita zegoen erregi-men politikoa zen. Beraz, lerro hauen bitartez frankismoa nolakoa zen azaldu nahi dut:
Frankismoan, manifestazio batzuk debekatu egiten ziren, eta, askotan, egiten saiatzen baziren, nahiz eta baketsu hasi, poliziak jendea jipoitzen zuen.
Garai hartan ez zuten uzten presoen argazkiak publikoki erakusten.
Falange Española eta Comunion Tradicionalista modukoak legezkoak baziren ere, erregimenak gogoko ez zituen alderdi politikoak legez kanpo zeuden, adibidez, ANV.
Ekitaldi baketsu batzuetara joaten zirenei isuna jartzen zieten.
Ideia kolonialistak ez zituzten erakundeetako gazteen atxiloketak izaten ziren.
Komunikabide batzuk itxi egin zituzten.
Poliziak ez zuen uzten amnistia jartzen zuten pankartak zabaltzen, eta jendea fitxatuta gelditzen zen.
Leku batean kutsu politikoa izan zezakeen zerbait antolatzen zenean, inguruko etxeek polizien bisita mehatxagarriak jasaten zituzten.
Gertakari baten aurka poliziaren jarreraz protesta egiteko jendea txistuka hasten zenean, biharamunean agintari faxisten adierazpenetan txistuak alderantzizko arrazoiengatik izan zirela irakur zitekeen.
Jaietan ez zuten uzten, presoen eskubideen aldeko edo kolonialismoaren aurkako pankartak jartzen.
Askatasuna, Demokrazia (organikoa) eta Hauteskundeak zeudela esaten zuten. Batzuk por el tercio familiar aurkezten ziren, beste batzuk por el tercio sindical, eta abar. Francok, noski, erreferendumak irabazten zituen.
Espero dut hemen esandakoarekin gazteek ideia argiagoa edukiko dutela nolakoa izan zen hain urrun gelditzen omen den erregimen totalitario hura.
No hay comentarios:
Publicar un comentario