Patxi Bezares, LABeko delegatua.
Vicenc Navarro Lopez, ekonomia aplikatuaren katedradunak osasungintzari buruz egindako txostena irakurri ondoren, haserretzea da gauza zentzuzkoena.
Lehen esan dudan bezela, Vincenc Navarro Lopezek, kontsumo eta osasungintza batzordeari aurkestu zion txostena, Madrilen, 2009ko urriaren 13an, hain zuzen ere.
Txostenak kontsumo eta osasungintzaren ambito interesgarriak hartzen ditu: ongizate-estatua, Barne-produktu gordina, gastu publikoa, gizarte-ongizatea, osasun publikoa zein pribatua, besteak beste.
Vincenc Navarro jaunaren ustez, Europan prezio handiegia ordaindu du Españak konbergentzia lortzeko, hau da, gizartearen gabezia konpontzeko zegoen dirua Estatuaren gabezia konpontzeko erabili dute.
Honek, zer esan nahi du? Gizarte Segurantzaren diru publikoarekin, Estatuak dituen zuloak estaltzen dituztela, sistematikoki gainera.
Txosten honetan ere, osasun publikoan inbertitzen dena nabarmen geratzen da.
Europar Batasunean, España da gutxien gastatzen duena.
Suediak, barne-produktu gordinaren % 6,8 gastatzen duen bitartean, Españak BPGren % 5,7 besterik ez du gastatzen.
Hona hemen beste datu interesgarri batzuk:
- Osasungintzan, sektore publikoan 15-66 urte bitarteko lan egiten duen biztanleri helduaren ehunekoa:
o – España % 2,01
o – Finlandia % 8,02
o – Dinamarca % 12,46
- Osaungintzaren gastu-publikoa:
o – gastu-publikoaren % 21,7 farmazian gastatzen da
o – gastu-publikoaren % 4,5 beste kontuetan
Zer esan nahi du eskema honek? Farmazeutiko ez den gastu-publikoan gutxien gastatzen duena España dela.
Amaitzeko, Vincenc Navarroren ustez, aseguru pribatua ez da bidea, zergatik? Osasungintzaren polarizazioa areagotzen duelako.
Zein da orduan konponbidea? Osasun publikoaren finanziazioa igotzea eta pribatuarena murriztea, edo hobeto esanda, pribatua kentzea.
Zein da honen guztiaren Ondorioa? Beharrak ez diren kontuetan diru publikoa barra-barra gastatzen dutela.
* Vincenc Navarro Lopez, Pompeu Fabra Unibertsitateko zienzia politiko eta ekonomia aplikatuaren katedraduna da.
EEBBetan 40 urte bizi zen, eta Etxe Zurian Obama presidentearen aholkularia izan zen.
Hay periodicos de Alava otros de Bizkaia o Navarra ,radios de Euskadi o de Vitoria , nuestro blog está cerca de Olarizu y nos gusta dar la nota con txistu o trombón ... que le vamos a hacer ... berriak , news, noticias , noticies , journal ... Solidaridad , que el opresor no te haga sentir culpable de las golpes que da, no estás solo .
Para buscar este blog : poner olarizuko en el google.... y ya está
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario