Para buscar este blog : poner olarizuko en el google.... y ya está
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa

viernes, 2 de julio de 2010

Kalea "terrorismoa goratzeko" balia dadin eragozteko brigada berezia sortu dute Ertzaintzan

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak herri segurtasuneko brigada berezi bat sortu du Ertzaintzaren barruan kalea "terrorismoa goratzeko" balia dadin eragozteko; hots, oro har, ezker abertzalearen mezuak dituzten ikur eta agerraldiak galarazteko.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak egin du iragarpena gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, eta zehaztu du uztailaren 13an hasiko dela brigada berria lanean. Izan ere, uda garaiko jaiak "bortxazaleek" euren alde baliatzen dituztela uste du Aresek, eta hori eragotzi beharrekoa dela. "Guztiz konprometituta gaude eta erabakita daukagu bataila irabazi egingo dugula Euskadin zigorgabetasun espazioak egon daitezen eragozteko, eta kalea, plazak eta festak elkarbizitzarako irabazteko", esan du.

Administrazio guztiek lan horretan laguntzeko eskatu die Aresek, eta udalen jokabidea txalotu du, asko eta asko txosnak debekatzen ari direlako: "terrorismoaren gorazarrea egiteko edo terroristei omenaldiak egiteko euskarria baitira".

No hay comentarios:

Publicar un comentario