
Etengabeko euriaren ondorioz, hainbat ibaik gainezka egin zuten atzo Bizkaian, eta uholdeak izan dira Basaurin, Mungian, Getxon eta beste herri batzuetan. Bilbon bertan, Ibaizabal bidetik irten zen Erriberan eta Deustuan, baina kalte handirik eragin gabe. Gipuzkoan gaur espero du okerrena Jaurlaritzak. Frantzia hegoaldean, euriteek gutxienez hemeretzi lagunen heriotza eragin dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario