Euskal Herriko hegoaldeko hiriburuetan, LAB, ELA, STEE EILAS, eta ESK sindikatuek egindako deialdiari heldu diote langileek, Hezkuntzako, Osasungintzako, eta baita Udalako, Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako langileek ere.
Enpresa publiko guztietako milaka langilek, Zapateroaren inposatutako neurrien aurka manifestatu dira.
Sindikatuen eta langileen ustez, gaurko greba oso handia eta garrantzitsua izan da.
Honetaz gain, enplegua eta zerbitzu, osasun eta hezkuntza publikoa aldarrikatu egin dute langileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario