Huescara (Espainia) Pirinioetara iraupeneko eskia egitera joan ziren Iruñeko hiru bizilagun hil dira, elur-jausiak harrapatuta. Guardia Zibilak topatu ditu hilda, atzo, Espainiako Gobernuaren Huescako ordezkaritzaordeak jakinarazi duenez.
Haien senideen abisua jasota, larunbat arratsaldetik zebiltzan hiruren bila Collarada mendi (2.886 metro) inguruan, Villanuan.
Txomin Eugi Martinikorena (39 urte) eta Santiago Eugi Martinikorena (32) anaiak eta Unai Perez Isasi (38) haien koinatua dira hildakoak. Aurreneko biak iruñearrak dira, bestea Arrigorriagakoa (Bizkaia) -aspalditik bizi zen Iruñean-.
No hay comentarios:
Publicar un comentario