* 2007AZ GEROZTIK 200 GAZTE BAINO GEHIAGO IZAN DIRA ATXILOTUAK, TORTURATUAK ETA ESPETXERATUAK EUSKAL HERRIAN.
* EGUN, 16 GAZTE ARABAR ESPAINIAR ZEIN FRANTZIAR KARTZELETAN SAKABANATURIK AURKITZEN DIRA.
* AZKEN HILABETEETAN, AIALA ZALDIBAR ETA BERGOI MADERNAZ GAZTE GASTEIZTARREN KONTRAKO EUROAGINDUAK ONARTUAK IZAN DIRA, ETA EGUN, GORKA BETOLAZA EUROAGINDUAREN ERANTZUNAREN ZAIN DAGO.
* AURTEN, 4 GAZTE GASTEIZTARREN MENDEKU EPAIAK EZAGUTU DITUGU:
OIER URRUTIARI 14 URTEKO ESPETXE ZIGORRA
EKAITZ SAMANIEGORI 7 URTE TA ERDIKO ESPETXE ZIGORRA
JOKIN ZERAINI 9 RTEKO ESPETXE ZIGORRA
(2 urte gehiago bete beharko ditu, beste epai batengatik)
GORKA BETOLAZARI 4 URTEKO ESPETXE ZIGORRA
(6 urte beteak ditu SEGIko kide izatea egotzita)
* AZKEN BI URTEETAN, GAZTEIZKO 4 GAZTEK JAZARPEN POLIZIALA SALATU DUTE.
* ARABAN 20 GAZTETIK GORA, POLIZIAK KOMISALDEGIAN KOLPEZ LORTURIKO “ZERRENDA BELTZETAN” AGERI DIRA.
Aurreko guztia gazte izate hutsagatik, gazte izan eta herri honekiko kontzientzia eta konpromisoa erakusteagatik. Ez dugu errepresio gehiagorik onartuko! Nahikoa da! Gazteek egun bizi duten jazarpena lau haizetara zabaldu eta konpromiso sendoak hartzeko garaia iritsi da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario