Para buscar este blog : poner olarizuko en el google.... y ya está
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa

lunes, 12 de marzo de 2012

Una gran marcha en Tokio pide el apagón nuclear bajo la sombra de Fukushima

Miles de japoneses han pedido el fin de la energía atómica en el primer aniversario del accidente en la central nuclear de Fukushima, que mantiene evacuadas a más de 80.000 personas.

Miles de personas claman contra la apertura de comercios en festivos

Sindicatos y comerciantes han convocado una marcha para mostrar su oposición a la apuesta del Ayuntamiento por ampliar horarios.

Emakume presoen egoera gogora ekarri du Herrirak martxoaren 8an

Herrira mugimenduak bere tipografia ez ezik, izaera ere morez margotu nahi du gaurkoan. Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoak diren euskal preso politikoen egoeraren inguruan datu gehiago eskaini nahi ditugu.

Egun, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten 665 pertsonetatik, 101 emakumezkoak dira. Sakabanaketak lehen pertsonan eragiten die, izan ere horietako bi bakarrik daude Euskal Herriko espetxeetan. Horiek horrela, beste 66 espainiar Estatuko 28 espetxetan sakabanatuta daude eta beste 33 frantziar Estatuko 10 espetxetan. Euskal Herritik 1300 kilometrotara daude bataz beste, 650 kilometro behar direlarik bertara joateko eta beste hainbeste itzultzeko. Bere ingurune sozial eta afektibo osoarentzat horrek suposatzen duen arriskua eta gastu ekonomikoa itzela da.

Espetxeak gizonezkoentzat diseinatuak daude, eta emakumezkoek berezko egoera gogorrari gehitzen zaizkien zailtasun ugari topatzen dituzte. Euren artean, amatasun eskubideari lotutakoak. Espainiar Estatuan adibidez, bost emakumezko preso daude euren seme-alabekin batera espetxe barruan. Aranjuez eta Valentzia III-ko espetxetan daude soilik, aurretik Dueñaseko espetxeak ere amatasun moduloa zeukan baina egun ez du horrelakorik bermatzen.

Osasun asistentzia egokia jasotzeko trabak eta arazoak agerian daude. Une honetan, hiru dira espetxeratze arinduan dauden emakumezko presoak. Euren gaixotasunen larritasunagatik etxean daude preso, kontrol neurri zorrotzekin. Beste batzuk, Gotzone Lopez de Luzuriaga edo Inma Berrizobala kasu espetxean jarraitzen dute nahiz eta euren osasun egoera larria eta kezkagarria izan.

Emakumezko presoen kasuan, oso zaila da osasun asistentzia egokia eta duina jasotzea mamografia bat egitean edo ginekologoarengana egindako bisitetan. Epeak, itxaronaldiak, atzerapenak edota intimitatearen urraketa kontsulta barruan poliziaren presentzia dela-eta ohiko elementuak dira.

Sakabanaketa eta gaixotasun larriak pairatzen dituzten presoak espetxeratuta mantentzearekin batera, 197/2006 doktrinaren aplikazioa pairatzen duten emakumezko preso politikoak daude egun. Bizi Osorako zigorraren de faktozko aplikazioa ahalbidetzen du 197/2006 doktrinak. Egun, zazpi dira neurri anker honen aplikazioa pairatu duten emakumezko euskal preso politikoak.

Herrira mugimendutik euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan daitezela aldarrikatzen dugu beste behin, gaurkoan emakumezko presoen kasua bereziki azpimarratuz. Euskal jendartearen gehiengo zabal batek eskari honekin bat egiten du eta espetxe politikaren aldaketaren beharrak kontsentsu handia biltzen du hiritargoaren esparru zabalenean. Gero eta gehiago dira salbuespeneko neurriekin amaitzea eskatzen duten ahotsak. Egoera hau luzatzeak sufrimendua, oinarrizko giza eskubideen urraketa eta atzeraezinak bilakatu daitezkeen egoera tragikoak besterik ez dakartza.

Indarrak bilketarako eta sorkuntzarako garaia da, bai gaur emakumezkoen eskubideak aldarrikatuz baita aurrerantzean euskal preso politikoen eskubideen alde lanean jarraitzeko. Bide horretan, hitzordu saihestezinak ditugu datorren martxoaren 25an Bilbon eta martxoaren 31an Iruñean. Maiatzaren 19an norabide guztiek gure hiri eta herrietako plazetara eramango gaituzte preso eta iheslarien eskubideen alde indarrak bildu eta mobilizatzeko.