Para buscar este blog : poner olarizuko en el google.... y ya está
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa

jueves, 8 de julio de 2010

Itsasondoko meategietatik Abiadura Handiko Trenaren aurka


Abiadura Handiko Trenaren Kontra mugimenduko kideek gaur Itsasondoko meategietan egindako desobedientza zibila ekintzari buruz adierazpen hauek egin dituzte: "Gaur, uztailak 1, lur azpian sartu gara, AHTaren obrak eta honek dakarren triskantza gelditzeko eta bultzatu nahi duen eredu soziala salatzeko. Itasondoko meategietan, 4 lagun lur azpian itxita, atera ezinik. Baina ez daude bakarrik, kanpoan ere jende ugari bildu baita babesa emateko."

Euren iritziz: "Desobedientzia zibila eta ekintza zuzena dugu obrak gelditzeko bide bakarra, AHTarekin burugogor jarraitzen duten neurrian, gu aurrean izango gaituzte, gero eta tinkoago, gureari eutsiz."

HAITZULUETAKO AURKARIAK

:AZKEN BERRIAK:
2010/07/05 Meategietan itxita zeuden lau ekintzaileak atera ditu Ertzaintzak
2010/07/05 Erreskateko polizia Itsasondoko meatzetan. Zatoz Itsasondora!!!
2010/07/05 Milaka lagun Ordizian AHT-ren kontra, Ekintzaileak jarraitzen dute Itsasondoko meategiean, baina "egoera larrian"
2010/07/04 Gaur, 17:00etan, MANIFESTAZIOA ORDIZIAN
2010/07/03 Ekintzaileak aurrera! || Mariaratzeko obretako ur horniketa txikituta
2010/07/02 Itsaondotik bigarren prentsaurrekoa || 07:30 Herrizaingo Sailak ez ditu leherketak geratu
2010/07/01 21:35 Itsasondoko leherketa berriak || ETS haitzuluetan dauden lagunen erantzule! || Arratsaldeko gertakariak

:MOBILIZAZIOAK:
Egunero, 7etan kontzentrazioa Itsasondon
...Igandean
17:00etan, MANIFESTAZIOA, ORDIZIAko plazatik
SOSTENGU GUNE IRAUNKORRA ITSASONDOKO PLAZAN (ikusi Mapa)

Info gehiago:
|Avatariraultza| |Avatartherevolution| |Avatarlarevolucion| |makinengainetik.animaliak@gmail.com|

AHT-ren aurkako beste gune batzuk: |Mugitu| |Aht gelditu| |AHT-ren Aurkako Asanblada|

[Gehiago irakurri] - [Itzuli]
Ek29. Greba Orokorra!!
Indymedia Euskal Herria , 27.06.2010 - 22:28
ekainak 29 greba orokorra

Datorren ekainaren 29an, ELA, LAB, STE-EILAS, ESK, HIRU CGT-LKN eta CCOO sindikatuek, Euskal Herriko herri ekimen ugarik eta ezkerreko alderdi politiko batzuk greba orokorrerako deialdia egin dute. Arrazoiak nabariak dira: langabetu, langile eta ikasleen aldetik erantzun bat aurkeztearen ezinbestekotasuna eta krisi ekonomiko honen erdian bankuei emandako laguntzak, kaleratzeak eta ERE-en aurrean irtenbide bakarra mobilizazioa eta elkartasuna direla agerraraztea, hain zuzen.

Aurreko greba orokorrean egin zen legez, oraingoan ere zenbait hedabide alternatibok jarraipen eta estaldura berezi eta zuzena egingo diote ekainaren 29ko jardunaldi honi. Minutuz minutu greba egunean zehar sortutako berriak jarraitu ahal izango dira greba.euskalherrian.info gunearen bidez. Hainbat izango dira estaldura jarraitzeko bideak. Telebista streaming-aren bitartez, adibidez, edo sakeleko telefonoen bitartez, twitterren... Honez gain, albisteak, bideoak, argazkiak ere eskuragai daude dagoeneko aurrekari legez gune honetan. IndyEHtik ekainaren 29ko estaldura mediatiko proposamen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Astelehenean 22.00tan ekimen honetako kideek koordinazio bilera birtuala eta irekia burutuko dute hemen .

Indymedia Euskal Herrian greba orokorraren inguruan argitaratutako albisteak: |Entrevista a Adolfo Muñoz, «Txiki», y Ainhoa Etxaide, Secretario general de ELA y secretaria general de LAB: La huelga general es necesaria y será masiva en Euskal Herria | , | Greba orokorra Trapagaranen ek29|, |10 razones para la Huelga General del 29 de junio|, |No pasa nada (contra la crisis ... Independencia)|, |Huelga General 29J: Panorámica 1: ¿reforma laboral?¿Y que es eso? |, |Las respuestas a Boltxe y a Sara, y la Huelga general del 29J|.

No hay comentarios:

Publicar un comentario