Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak atzo bioetikari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartu zuen Iruñean. Justizia eta etikari buruzko hitzaldia ematea egokitu zitzaion epaileari. Bertan, torturak salatu dituen gazte baten aitaren galderari erantzunez, epaileak adierazi zuen norbaitek bere bulegoan torturak salatzen dituenean ez duela salaketa hori ikertzen, ez delako bere eskumena.
Grande Marlaskak jardunaldietan parte hartzera zihoala soilik bi egun lehenago jakin zuten azken urtetan Iruñerrian atxilotu eta torturak salatu dituzten gazteen senideek, eta atzo eguerdian elkarretaratzea egin zuten Iruña Park hotelaren aurrean. Marlaska, inkomunikazioa eta tortura justizia etikoa al dira? zioen pankarta zabaldu arren, Poliziak debekatu egin zien protesta egitea.
Jardunaldi batean parte hartu du, eta Jose Maria Konpainsek galdetu egin dio zer egiten duen salaketa baten aurrean
Barruan, galderen txanda iritsi zenean, Jose Maria Konpainsek galdetu zion ea zer egiten duen mahai gainean tortura salaketa bat duenean. Konpainsek gaineratu zuen torturak «errealitate gaitzesgarria» direla herrialde honetan. Hiru seme espetxean ditu. Horietako bat, Eneko Konpains, iazko irailean atxilotu zuen Guardia Zibilak, Grande Marlaska beraren aginduz, eta, inkomunikazio aldian habeas corpus-a eskatu arren, ukatu egin zitzaion. Auzitegi medikuari torturen berri eman zion, eta deklarazioan ere torturatua izan zela adierazi zion Grande Marlaskari.
Epaileak erantzun zuen atxilotzen den unetik tortura saihesteko neurri prebentiboak hartu ohi direla: «Nik ez dut esku hartzen hori esaten duenean, baizik eta aurretik hasten naiz esku hartzen». Grande Marlaskak adierazi zuen atxilotu bat inkomunikazioan denean Madrilera eraman aurretik «berehala» auzitegi medikuak ikusten duela eta egunean bi aldiz aztertzen duela. Grande Marlaskak dio auzitegi medikuen bitartez «zuzeneko ezagutza» duela atxilotuen egoerari buruz. Arartekoak inoiz atxilotua bisitatzeko baimena eskatu eta bisita hori baimendu izan duela aipatu du. Dena den, epaileak dio salaketak ikertzea ez dela bere eskumena. Atxilotuaren salaketan «gutxieneko seriotasuna» badela ikusiz gero bere ebazpenetan hori agerian geratu ohi dela dio. «Hori da justizia gauzatzea».
Hay periodicos de Alava otros de Bizkaia o Navarra ,radios de Euskadi o de Vitoria , nuestro blog está cerca de Olarizu y nos gusta dar la nota con txistu o trombón ... que le vamos a hacer ... berriak , news, noticias , noticies , journal ... Solidaridad , que el opresor no te haga sentir culpable de las golpes que da, no estás solo .
Para buscar este blog : poner olarizuko en el google.... y ya está
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario