Para buscar este blog : poner olarizuko en el google.... y ya está
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa

miércoles, 13 de octubre de 2010

Haren kontra torturapean deklaratu zuten ikertzeko eskatu du Cubillasek

Joan den irailaren 29an Guardia Zibilak atxilotutako Xabier Atristain eta Juan Carlos Besance ustezko etakideek torturapean deklaratu ote zuten ikertu dezan eskatu dio Arturo Cubillas deportatuak Venezuelako Fiskaltzari. Atristainen eta Besanceren deklarazioak «egiazkoak ote diren» ala «behartuta» deklaratu zuten argitzeko beharrezkoak diren diligentziak irekitzeko eskatu dio. ETArekin harremana izatea egotzita azken egunotan kaleratu diren informazioen inguruan bere burua «babesgabe» ikusten duela argudiatuta, gertaeren inguruko ikerketa hasteko eskatu dio Cubillasek Fiskaltzari.

Haren eskaera aintzat hartu, eta ikerketa abiatuko duela jakinarazi du Venezuelako Ministerio Publikoak. Adierazi duenez, Richard Monasterios fiskalak hasiko du Cubillasen inguruko ikerketa. Ustez Cubillasek ETA eta FARC talde armatuekin dituen harremanak ikertuko ditu fiskalak, Ministerio Publikoak azaldu duenez. Marino Alvarado abokatuaren hitzetan, Cubillasen eskaera onartu eta ikerketa egitera «behartuta» dago fiskala.

1989. urtetik Venezuelan bizi da Cubillas gipuzkoarra, deportatu gisa, eta Venezuelako Gobernuko funtzionarioa da egun. Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak iragan astean kaleratutako autoan, Cubillasi leporatu zion Besance eta Atristain ustezko etakideei armak erabiltzeari buruzko ikastaroak ematea 2008an. Atristain eta Besance Guardia Zibilaren eskuetan bost egunez inkomunikatuta egon ostean idatzi zuen autoa epaileak, haiek Guardia Zibilaren eskuetan egindako adierazpenetan oinarrituta. Denbora horretan «tortura latzak» jasan zituztela jakinarazi zieten biek euren abokatuei.

Ustezko deklarazio horien ondoren prentsan agertu diren informazioekin bere familiari eta bere «duintasuna eta ospeari» kalte nabarmena egiten ari zaiela salatu du Cubillasek. «Ez dela ezerren beldur» eta bere buruaren inguruko ikerketan laguntzeko prest dagoela esan dio Fiskaltzari. Venezuelako zein atzerriko hedabideetan agertu diren informazioen bitartez leporatu dizkioten gertaeren inguruko xehetasunak ikertzeko eta bere buruarekin zerikusirik duen «edozein datu edo ekintza» argitzeko eskatu dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario