Para buscar este blog : poner olarizuko en el google.... y ya está
(si te gusta) Pon nuestra dirección en favoritos y dala a conocer a tus amigos ...participa

lunes, 12 de julio de 2010

Babes zabala eta askotarikoa jaso dute Udalbiltzako auzipetuek


Udalbiltzako auzipetuekiko elkartasuna handitzen ari da, eta gaurkoa da beste adibide bat: euskal gizarteko kide ezagunek Udalbiltza Elkartasuna aurkeztu dute, Donostian. Babes zabala eta askotarikoa jaso dute, beraz, auzipetuek.

Absoluzioa eskatu dute ekimeneko kideek. "Herentzian jaso dugun auzia dugu. Alegia, 2003an ginen, PP [Espainiako] gobernuan, Aznar buru, eta bultzada politikoa nabarmena zen euskal gatazkari begira oro har garatutako jardun judizial zabalean, bereziki [Espainiako] Auzitegi Nazionaletik. Herentzia horren anakronismoa are nabarmenago gelditzen da espediente judizial honetan". Ondorioz, "burugabekeria" hori amaitzeko galdegin dute.

Haien ustez, "Egunkaria auzian bezala", Udalbiltzakoan "bultzada politikorik gabe proba oinarririk ez dago. Eskari bakar hauxe baino ezin da egin: absoluzioa Udalbiltzako auzipetuentzat".

Ostegunean hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 22 auzipetu daude eta 10 eta 22 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte haien aurka, ETArekin lotura dutelakoan. 2003an egin zuten Euskal Herriko udalen elkartearen aurkako operazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario