Patxi Zabaleta, Jon Abril eta Rebeka Ubera Aralarreko koordinatzaileek agiria hau publiko egin dute, gaur goizerako deituta dagoen prentsaurrekoaren eta bertan aurkeztuko den manifestazioaren harira.
1. Aralar, ezker abertzaleko alderdia, ez da presente egonen gaurko iragarria dagoen prentsaurrekoan, eta beraz, ez da bertan aurkeztuko den manifestazioko deitzailea. Dei horretan gure izena erabilia izan da.
2. Ez da lortu manifestazio horren deia eta zentzua adostea. Aralarrek proposamen zehatzak egin ditu, baina ez dira onartuak izan.
3. 2010eko tenore honetan Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako estatutuaz emandako ebazpenaren ondoren, Aralarren ustez, Kataluniako indar politikoen, eta batez ere herritarren protagonismoa eta estrategia aitortu behar da arazo honetan, eta haien borroka laguntzen eta indartzen saiatu beharko genuke euskal abertzale eta demokratok.
4. Uste dugu Euskal Herrian behar beharrezkoak diren erabakitzeko eskubidearen eta autodeterminazioaren aldeko mugimenduek ahalik eta zabaltasunik handiena biltzeko ahalegina egin beharko luketela, Katalunian gertatu den bezala. Katalunian 2010eko uztailaren 10eko manifestaldian, Parlamentuko ordezkaritzaren %85a bilduko da. Hori da bilatu beharreko eredua erabakitzeko eskubidearen defentsaren aldarrikapenean Euskal Herrian ere.
5. Aralarrek bere babesa eta laguntza eskaintzen dio Bartzelonan uztailaren 10ean eginen den manifestazioari, eta ordezkaritza ofiziala bidaliko du bertara.
Patxi Zabaleta, Jon Abril, Rebeka Ubera (Aralarreko koordinatzaileak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario